Castellano | Euskera

Gipuzkoako Badminton Federakuntza

Berriak

  • SANTA MARIA MARIANISTAS IKASTETXEA (DONOSTIA) TXAPELDUN ESPAINIAKO IKASTETXEEN ARTEKO EMAKUMEZKOEN LEHEN TOPAKETAN (“HEGA EGIN BADMINTONAREKIN”).

    15-03-2010

    IES La Ería (Oviedo) eta Donostiako Santa María Marianistas ikastetxea izan dira garaile nagusiak  “Hega egin badmintonarekin” Espainiako Ikastetxeen arteko I. Topaketan; izan ere, biek jokatu dituzte gizonezkoen eta emakumezkoen finalak. Eta azken emaitza: Oviedokoek irabazi zuten gizonezkoen lehia eta donostiarrek emakumezkoena. Bi taldeak dagoeneko Europara begira daude, Espainia ordezkatuko baitute Munduko Eskolarteko Txapelketan; Sofian (Bulgaria) jokatuko da, maiatzaren bukaera aldera.

    Berria irakurri
     
  • FUENLABRADAKO TXAPELKETA

    22-02-2010

    Joan den asteburuan jokatu da Fuenlabradan zirkuitu nazionaleko 15 eta 17 urtepekoen sari nagusia. Gure klubetako hainbat jokalari han izan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte. Raquel Hoskin-ek lehen postua lortu zuen emakumezkoen banakakoan, eta Aitor Arraizak ere bai, 17 urtepeko gizonezkoen binakakoan, Zapico asturiarra lagun zuela. Gure jokalaririk gazteenak- Elena Gil eta Clara Azurmendi- emakumezkoen 15 urtepeko finalean sartu ziren, partida bikaina jokatuta, baina galdu egin zuten azkenean 21-18 / 21-18. Maila bikaina dutela erakusten ari dira gure jokalariak, eta denak ere lehen 10 postuetan daude Ranking Nazionalean. Zorionak partaide eta entrenatzaile guztioi.

    Berria irakurri
     
  • ANDONI AZURMENDI ETA GORKA MOSO MADRILGO ENTRENATZAILE IKASTARORA

    15-02-2010

    Espainiako Badminton Federazioak I. mailako entrenatzaile ikastaroa antolatu du Madrilgo Badminton Federazioaren eta Kirol Kontseilu Gorenaren laguntzarekin. hau izango da 2010eko lehen ikastaroa;  otsailaren 12tik 18ra egingo da,  Kirol Kontseilu Gorenaren kirol instalazioetan-  Madrilgo CARD-. Gure bi ordezkari izango dira bertan, hain zuzen ere beheko mailetan aritzen diren bi entrenatzaile onenetakoak eta lanik gehien egiten dutenak. Ea aukera hau ondo baliatzen duten, gure jokalarientzat onuragarria izango da eta.

    Berria irakurri
     
  • Berri gehiago ikusi
     
 
 
 
Babesleak
 
 
© 2008 Factor Ideas, Agencia Interactiva