Castellano | Euskera

Gipuzkoako Badminton Federakuntza

Historia

1986an sortu zen, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren legezko agiriaren arabera 1987an eratua izan. Gipuzkoa izan da kirol honen aitzindaria Euskadin. Izan ere, titulu nazionalak irabazteko lehia bete-betean baitzebilen, artean Euskadiko Federazioa jaiotzeko zegoela.

Heziketa fisikoan lizentziatu eta Donostiako Santa Maria ikastetxean iraskale den Manuel San Martin izan zen eragile nagusia eta lan eskerga egin zuena. Hura hasi zen badmintona sartzen bai ikastetxeko ikasleen gurasoei ematen zizkien mantenimenduko eskoletan bai heziketa fisikoaren barnean, neskei kirola egiteko beste aukera bat eskaintzearren, batik bat; garai hartan neska ugarik ekin baitzioten kirola egiteari, eta kirol oldarkorrago eta bortitzagoen alternatibaren izatea beharrezkoa zuten. Hainbesteko izan zen arrakasta, jende asko eta asko zaletu baitzen, eta eskola bat eta lehiatzeko talde bat sortzeko modua egokitu baitzen. Horixe izan da gerora, urteetan zehar, Gipuzkoako jokalarien harrobi. Horretarako, ordea, ezinbestekoa izan da ikastetxeko kirol arduradun Juan Domingo Madinabeitiak, anaia Txomin izenez ezaguna denak, emandako laguntza. Haren laguntza gabe ezinezkoa izango zen ezer egitea. Aipatutako bi lagunen artean, eta orduak eta orduak entrenatzen eman ondoren, arian-arian jokalari-talde aparta eratu da, lehiatu den alde guztietan Gipuzkoa oso leku onean utzi duena. Orobat, lerro hauen bitartez, federazio hau eratzen lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: lehenbiziko urratsak egin zituen Gestorako lehendakari Jose Angel Otaegui; Gipuzkoako Federazioko lehenbiziko lehendakari Iñaki Etxaniz eta federazioaren antolamendua indartu zuen eta gure kirolari ospea ekarri zion Javier Blanco, garai hartan erabat berriak izan ziren beteranoen sariketak antolatuz, Corteblanco Torneoa, besteak beste.

 

##Historial Federación Guipuzcóana de Bádminton##

##Campeones España Categoría SUB-15 (Infantil)##

  • 08/09 - Aitor Arraiza (A Estrada - IM)
  • 07/08 - Rakel Hoskin & Blanca Ibeas (Granollers - DF)
  • 04/05 - Ione Vitoria (Vegadeo - IF)
  • 04/05 - Ione Vitoria & Leire Querejeta (Vegadeo - DF)
  • 03/04 - Luis Tovar (Cartagena - IM)
  • 03/04 - Leire Querejeta (Cartagena - IF)
  • 03/04 - Luis Tovar & I. Martinez (Cartagena - DM)
  • 03/04 - Leire Querejeta & Ione Vitoria (Cartagena - DF)
  • 03/04 - Luis Tovar & Leire Querejeta (Cartagena - DX)
  • 02/03 - Leire Querejeta & Ione Vitoria (Granada - DF)
  • 92/93 - I. Serrano & E. Vallejo (Zaragoza - DM)

##Campeones España Categoría SUB-17##

  • 08/09 - Rakel Hoskin & Blanca Ibeas (Vegadeo - DF)

##Campeones España Categoría SUB-19##

  • 08/09 - Diego Errandonea (Menorca - IM)
  • 08/09 - Diego Errandonea & Luis Tovar (Menorca - DM)
  • 05/06 - Ione Vitoria (Xativa - IF)
  • 01/02 - Pedro Gómez (Palencia - IM)
  • 01/02 - Pedro Gómez & (Pablo Abián) (Palencia - DM)
  • 01/02 - Pedro Gómez & (Inmaculada Aparicio)(Palencia - DX)
  • 99/00 - Yoana Martinez & María Trujillo (Calatayud - DF)
  • 98/99 - Yoana Martinez & María Trujillo (Huelva - DF)
  • 98/99 - Yoana Martinez & Yon San Martín (Huelva - DX)
  • 97/98 - E.Vallejo & I. Serrano (Baena - DM)
  • 97/98 - Yoana Martinez & María Trujillo (Baena - DF)
  • 97/98 - Yoana Martinez & I. Serrano (Baena - DX)

##Otros campeonatos##

  • ##97/98 - Campeones de España Selecciones Autonómicas Junior (San Sebastián). Integrantes: ##
  • I. Serrano, B. Cóbreces, E. Vallejo, J. Mateu, S. Olaizola, Y. Martinez, M. Trujillo, Y. San Martín, M. Velilla.
 
 
 
Babesleak
 
 
© 2008 Factor Ideas, Agencia Interactiva