IES
Joan den asteburuan jokatu da Fuenlabradan zirkuitu nazionaleko 15 eta 17 urtepekoen sari nagusia. Gure klubetako hainbat jokalari han izan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte. Raquel Hoskin-ek lehen postua lortu zuen emakumezkoen banakakoan, eta Aitor Arraizak ere bai, 17 urtepeko gizonezkoen binakakoan, Zapico asturiarra lagun zuela. Gure jokalaririk gazteenak- Elena Gil eta Clara Azurmendi- emakumezkoen 15 urtepeko finalean sartu ziren, partida bikaina jokatuta, baina galdu egin zuten azkenean 21-18 / 21-18. Maila bikaina dutela erakusten ari dira gure jokalariak, eta denak ere lehen 10 postuetan daude Ranking Nazionalean. Zorionak partaide eta entrenatzaile guztioi.
Berria irakurri
Espainiako Badminton Federazioak I. mailako entrenatzaile ikastaroa antolatu du Madrilgo Badminton Federazioaren eta Kirol Kontseilu Gorenaren laguntzarekin. hau izango da 2010eko lehen ikastaroa; otsailaren 12tik 18ra egingo da, Kirol Kontseilu Gorenaren kirol instalazioetan- Madrilgo CARD-. Gure bi ordezkari izango dira bertan, hain zuzen ere beheko mailetan aritzen diren bi entrenatzaile onenetakoak eta lanik gehien egiten dutenak. Ea aukera hau ondo baliatzen duten, gure jokalarientzat onuragarria izango da eta.