Castellano | Euskera

Gipuzkoako Badminton Federakuntza

Berriak

SANTA MARIA MARIANISTAS IKASTETXEA (DONOSTIA) TXAPELDUN ESPAINIAKO IKASTETXEEN ARTEKO EMAKUMEZKOEN LEHEN TOPAKETAN (“HEGA EGIN BADMINTONAREKIN”).

15-03-2010

IES La Ería (Oviedo) eta Donostiako Santa María Marianistas ikastetxea izan dira garaile nagusiak  “Hega egin badmintonarekin” Espainiako Ikastetxeen arteko I. Topaketan; izan ere, biek jokatu dituzte gizonezkoen eta emakumezkoen finalak. Eta azken emaitza: Oviedokoek irabazi zuten gizonezkoen lehia eta donostiarrek emakumezkoena. Bi taldeak dagoeneko Europara begira daude, Espainia ordezkatuko baitute Munduko Eskolarteko Txapelketan; Sofian (Bulgaria) jokatuko da, maiatzaren bukaera aldera.

Berria irakurri

FUENLABRADAKO TXAPELKETA

22-02-2010

Joan den asteburuan jokatu da Fuenlabradan zirkuitu nazionaleko 15 eta 17 urtepekoen sari nagusia. Gure klubetako hainbat jokalari han izan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte. Raquel Hoskin-ek lehen postua lortu zuen emakumezkoen banakakoan, eta Aitor Arraizak ere bai, 17 urtepeko gizonezkoen binakakoan, Zapico asturiarra lagun zuela. Gure jokalaririk gazteenak- Elena Gil eta Clara Azurmendi- emakumezkoen 15 urtepeko finalean sartu ziren, partida bikaina jokatuta, baina galdu egin zuten azkenean 21-18 / 21-18. Maila bikaina dutela erakusten ari dira gure jokalariak, eta denak ere lehen 10 postuetan daude Ranking Nazionalean. Zorionak partaide eta entrenatzaile guztioi.

Berria irakurri

ANDONI AZURMENDI ETA GORKA MOSO MADRILGO ENTRENATZAILE IKASTARORA

15-02-2010

Espainiako Badminton Federazioak I. mailako entrenatzaile ikastaroa antolatu du Madrilgo Badminton Federazioaren eta Kirol Kontseilu Gorenaren laguntzarekin. hau izango da 2010eko lehen ikastaroa;  otsailaren 12tik 18ra egingo da,  Kirol Kontseilu Gorenaren kirol instalazioetan-  Madrilgo CARD-. Gure bi ordezkari izango dira bertan, hain zuzen ere beheko mailetan aritzen diren bi entrenatzaile onenetakoak eta lanik gehien egiten dutenak. Ea aukera hau ondo baliatzen duten, gure jokalarientzat onuragarria izango da eta.

Berria irakurri

GURE JOKALARIEN GARAIPEN GEHIAGO

08-02-2010

Aitor Arraiza gizonezkoen banakakoan eta Blanca Ibeas binakako mistoan finalerdietara iritsi dira junior mailako Espainiako nazioartekoan. Alicanten jokatu da otsailaren 5etik 7ra, eta bi jokalari horiek Espainiako taldean jokatu dute. Beste behin ere agerian utzi dute bai euren maila bai Donostiako  Universitarioren maila. Era berean, 19 urteko selekzioen topaketan parte hartu dute  Italia, Portugal, Frantzia eta Espainiako (19 eta 17 urtepekoak) jokalariekin batera. Gure zorionik beroenak biei eta  Sara Lópezi eta Iñigo Rubiori, haiek ere lehiaketan eta topaketan parte hartu baitute.

Berria irakurri

DONOSTIAKO UNIVERSITARIOK GALDU EGIN DU

02-02-2010

Universitario taldeko jokariek ezin izan zuten Menorcako Maoren aurka, eta azkenean  5-2 galdu zuten. Azpimarratzekoa da Gil ahizpa gazteen joko ona. Ikusiko dugu zer gertatzen den itzulerako partidan, hilaren 20an.

Berria irakurri

PARTAIDETZA ARRAKASTATSUA EUSKADIKO BETERANOEN TXAPELKETAN

01-02-2010

Iragan asteburuan jokatu da Euskadiko Beteranoen Txapelketa, eta oso arrakastatsua izan da partaidetzari dagokionez,. Arabako eta Gipuzkoako jokalariak lehiatu dira, eta oso partida onak atera dira. Oraindik gazte diren batzuk beteranoetan jokatzen hasi dira aurten, Rubén Berasategui eta Iñigo Serrano besteak beste; eta normala denez, astindu ederra eman diete helduagoei eta lehiaketaren maila igoarazi egin dute. Emaitzak emaitza, politena izan da partaide guztien arteko alaitasuna eta adiskidantza. Zorionak guztiei.

Berria irakurri

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN NEGUKO TXAPELKETA

25-11-2009

Datorren ostegunean, abenduak 3, arratsaldeko 7etan, Marianisten kiroldegian jokatuko da unibertsitarioen badminton txapelketa. Hainbat fakultatetako 12 jokalarik jokatuko dute, eta haien artean aipatzekoa da Diego Errandonea, 17 urtepekoen Espainiako txapelduna. Partaide guztiei opa diegu arrakasta, eta ea podium on bat lortzen dugun, gerora Euskal Herriko eta Espainiako beste jokalari batzuekin lehiatzeko.

Berria irakurri

BEHE MAILETAKO TXAPELKETA LIZARRAN

24-11-2009

Asteburu honetan Lizarran izango da behe mailetako txapelketa. Ordezkari asko izango ditu Gipuzkoak, Donostiako Aldapeta eta Universitario kluben eskutik. Dirudienez, estatuko erkidego guztietatik etorriko   dira jokalariak, eta errekorra jarriko dute partaide kopuruari dagokionez. Gure neska-mutilak, beti bezala, ondo lagunduko eta ondo gidatuko ditu Gorkak, bai eta laguntza eskertu nahi diegun hainbat gurasok ere.

Zorte on guztiei

Berria irakurri

DONOSTIAKO UNIVERSITARIOK MALAGAN LORTU DITUEN EMAITZAK

23-11-2009

Emaitza onak eskuratu ditu DONOSTIAKO UNIVERSITARIO taldean Malagan; jokaturiko lau partidetatik hiru irabazi ditu Benalmadena, Leganes eta Arjonillaren aurka, eta bat bakarra galdu du Baleareetako Mao-ren aurka (4-3). Hori dela eta, lehiaketa erdialdera iritsi den honetan, gure taldeak lehen postuetan jarraitzen du. Orain, La Garrigan eta Valladoliden izango diren hurrengo partidetara arte itxaron beharko da iazko postuak berresteko.

Berria irakurri

17 URTEPEKOEN EUROPAKO TXAPELKETA MEDVODE-N (ESLOVENIA)

16-11-2009

Aitor Arraiza, Blanca Ibeas eta Raquel Hoskin, Donostiako Universitarioko jokalariak, ondo aritu dira   Medvode-n (Eslovenia) jokatu diren 17 urtepekoen Europako Txapelketan. Hirurak iritsi dira final-laurdenetara taldekako lehiaketan, eta azkenean irabazle izan den Danimarkak kanporatu ditu. Bestalde, ondo sailkatu dira banakako lehiaketan. Gure zorionik beroena guztiei, eta baita Gorka Mosori ere, epaile lanetan jardun baita. 

Berria irakurri

VEGADEO-ko TXAPELKETA

02-11-2009

Joan den asteburuan 15 urtepeko gure jokalariak Vegadeon izan dira, 15 urtepekoen Zirkuitu Nazionalean parte hartzen. Emaitza bikainak lortu dituzte, eta aipatzekoak dira Irene Gilek  eta Andoni Azurmendik binakako mistoan lorturiko lehen postua, Elena Gilek eta Clara Azurmendik emakumezkoen binakakoan lorturiko bigarren postua, eta Alejo  Ibeasek eta Lucas Hoskinek gizonezkoen binakakoan lorturiko bigarren postua.

Binakako lehiaketetan lorturiko emaitzen gain, nabarmentzekoa da finalerdietara iritsi direla Clara Azurmendi, Irene Gil eta Pablo Tejada, hirugarren geratu baitira banakako lehiaketan.

Gora doazela erakusten ari dira, eta agerian ari da geratzen adin horietako jendearekin Gipuzkoan egin den lan ona.  Zorionak guztiei, bai klubei (Aldapeta eta Donostiako Universitario) bai entrenatzaileei (Moso, Azurmendi, Berasategui, Serrano, Madinabeitia).

Berria irakurri

BETERANOEN MUNDUKO TXAPELKETA

24-09-2009

Datorren astean jokatuko da Punta Umbrian (Huelva) Beteranoen Munduko Txapelketa, eta Gipuzkoak ordezkaritza izango du bertan, Gorka Moso nazioarteko epailea eta Manuel San Martín jokalaria eta Fesbako kidea, hain zuzen ere. Izan zortea eta bidai ona.

Berria irakurri

TXAPELDUNEN TALDEA DONOSTIA

22-09-2009

IM-15 - IM

1.- Arnau Duran
2.- Guillem Duran
3/4.- Francisco Izquierdo
3/4.- Roberto Ruiz De Larramendi
 
IM-17 - IM

1.- Aitor Arraiza
2.- Daniel Alvarez
3/4.- Javier Sanchez
3/4.- Adrian Lumbreras

IF-15-IF

1.- Blanca Lucas
2.- Ariadna Gallardo
3/4.- Clara Azurmendi
3/4.- Yurema Martin
 
IF-17 - IF

1.- Blanca Ibeas
2.- Raquel Hoskin
3/4.- Laia Oset
3/4.- Maria Vijande 

DM-15 - DM

1.- Arnau Duran
    Guillem Duran
2.- Francisco Izquierdo
    Manuel Vázquez
3/4.- Esteve Mogas
      Blai Ramirez
3/4.- Adrian Alcaide
    Victor Alcaide
 
DM-17 - DM

1.- David Manzano
    Iñigo Urra
2.- Mario Gonzalez
    Alberto Zapico
3/4.- Javier Carrón
      Miguel A. De Miguel
3/4.- Ion Gomez
      David Gomez De Segura
 
DF-15 - DF

1.- Ariadna Gallardo [1]
    Blanca Lucas
2.- Yurema Martin
    Maria Sanchez
3.- Miriam Izquierdo
    Inés Rivero
 
DF-17 - DF

1.- Raquel Hoskin
    Blanca Ibeas
2.- Nelly Iriberri
    Maria Puy Ortiz
3/4.- Lucia Galvin
      Itziar Rodriguez
3/4.- Lara Lucas
      Elena Olmos
 
DX-15 - DX

1.- Irene Gil
    Lucas Hoskin
2.- Naia Villoslada
Carlos Montes
3/4.- Clara Azurmendi
      Alejo Ibeas
3/4.- Judith Botaya
      Lorien Ferrer
 
DX-17 - DX

1.- Laia Oset
    Alberto Zapico
2.- Maria Vijande
    Daniel Alvarez
3/4.- Elena Gil
      Aitor Arraiza
3/4.- Nelly Iriberri
      Iñigo Urra
 

Berria irakurri

ARRAKASTATSUA IZAN DA DONOSTIAN EGIN DEN BEHE MAILETAKO ZIRKUITUAREN EKITALDIA

21-09-2009

Erabateko arrakasta lortu du asteburu honetan Pio Baroja kiroldegian jokatu den behe mailetako zirkuituaren lehiaketak.  Hainbat erkidegotatik etorritako 104 jokalarik hartu dute parte, eta denera 20 klub egon dira ordezkatuta. Aipatzekoa da ondoko hauek egin duten lana: Donostiako Universitario klubeko 17 urtepeko jokalariek gizonezkoen banakakoa  (Antonio Arraiza),  emakumezkoen banakakoa (Blanca Ibeas) eta emakumezkoen binakakoa (Raquel Hoskin eta Blanca Ibeas)  irabazi dituzte; Aldapeta klubekoek 15 urtepekoan binakako mistoa  irabazi dute  (Lucas Koskin eta Irene Gil). Donostiako klubetako irabazleak eta antolatzaileak ageri dira argazkian.

Berria irakurri

GRANADAKO BADMINTON SARI NAGUSIA

06-09-2009

Donostiako Universitario klubeko jokalariak Granadara doaz asteburu honetan.   Diego Errandonea, Iñigo Rubio eta Marco Satrustegui doaz, Rubén Berasategui  buru dutela. Lehen postutan sailkatzen ahaleginduko dira. Zorte eta bidai on!

 

Berria irakurri

GIPUZKOAKO BADMINTONAREN ARRAKASTA BAT GEHIAGO. AITOR ARRAIZAK URREZKO DOMINA IRABAZI DU 15 URTEPEKOAN

17-05-2009

Donostiako Universitarioko Aitor Arraizak eta Sara Lópezek emaitza onak eskuratu dituzte iragan asteburuan A Estradan (Pontevedra) jokatu den Espainiako 15 urtepekoen txapelketan. Aitor txapeldun geratu da gizonezkoen banakakoan, eta zilarrezko domina lortu du binakako mistoan, Sara Lópezekin batera. Gure zorionik berona helarazi nahi diegu bi jokalariei, bai eta haien entrenatzaileei Ruben eta Iñigori ere, bikote horren lanari esker garaipen ugari ari baikara lortzen.

Berria irakurri

ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALA

10-05-2009

Iragan asteburun jokatu dira Marianisten Ikastetxeko kiroldegian Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finalak. 

Hainbat partida jokatu dira, eta agerian geratu da gaztetxoak indartsu datozela. Honako hauek izan dira irabazleak:

Aitor Alzugaray, Nerea Diaz, I.Beracoechea,  Aitana Alcalde, Andoni Azurmendi eta Irene Gil.

Gure zorionik beroenak denentzat, eta jarrai dezatela horrela!

Berria irakurri

“SE BUSCA” EKIMENEKO TXAPELDUNEN ASTEBURUA

16-02-2009

Datorren igandean eta astelehenean bilera tekniko bat egingo da, Andoni Azurmendik eta Gipuzkoako Federazioak antolaturik. Asturias, Nafarroa eta Euskadiko jokalariak ariko dira lanean, eta jardunaldi onuragarria izatea espero dugu partaide guztientzat.

Berria irakurri

UNIVERSITARIO ERRAZ NAGUSITU ZAIO CLUB BADMINTON ESTELLAri

15-02-2009

Joan zen igandean jokatu zen Liga Nazionalaren finalerdietako play offa, eta Donostiako Universitariok (7-0) irabazi zion Estellari; partida interesgarria bezain ikusgarria izan zen, eta jokalari denak nabarmendu ziren:   Raquel, Blanca, Yoana, Rubén, Marco eta Iñigo; asteburu honetan lasaiago joango dira Lizarrara, puntu alde handia lortu baitute

Berria irakurri

NAIARA MOSO TXAPELDUN EMAKUMEZKO BETERANOEN TXAPELKETAN, GASTEIZEN

14-02-2009

Emaitza ona lortu du Naiarak Gasteizen, emakumezkoen banakako txapelketa irabazi baitu. Gainerako jokalariak ere ondo aritu ziren, baina ezin izan ziren hobeto sailkatu. Nolanahi ere, zorionik beroenak partaide guztiei, egindako ahaleginagatik.  

Berria irakurri

"SE BUSCA CAMPEON"

12-02-2009

Otsailaren 22an eta 23an, Marianisten kiroldegian,  autonomien arteko lehen topaketa egingo da, “Se Busca Campeón” ekimenaren barnean. Proiektuan partaide diren Asturiasko, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko kirolarien selekzio batek parte hartuko du.

Berria irakurri

GORKA MOSO ARBITRO LANETAN ARIKO DA LIVERPOOLen

11-02-2009

Gure epailerik nazioartekoena Ingalaterran da, han ari baita jokatzen- Liverpoolgo Echo Arenan, otsailaren 10etik 15era-Europako Taldekako Txapelketa Mistoa.  

Berria irakurri

DONOSTIAKO UNIVERSITARIOKO JOKALARIAK 19 URTEPEKOEN SELEKZIO NAZIONALEAN

10-02-2009

DIEGO ERRANDONEA eta BLANCA IBEAS Espainiako beste 16 jokalarirekin batera deituak izan dira 19 urtepekoen Europako Txapelketa prestatzeko otsailaren 27tik eta martxoaren 3ra Madrilgo 16 J. BLUME ERRENDIMENDU HANDIKO ZENTROAN egingo duten kontzentraziorako; honako teknikari hau izango dute arduraduna:    ERNESTO GARCIA. Zorionak biei.

Berria irakurri

EMAITZA ONAK ALICANTEN JOKATU DEN 19 URTEPEKOEN NAZIOARTEKO TXAPELKETAN

09-02-2009

Oso emaitza onak lortu dituzte Blanca Ibeasek, Raquel Hoskinek, Iñigo Rubiok eta Diego Errandoneak Alicanten jokatu diren nazioarteko probetan.

Berria irakurri

ANDONI AZURMENDI ETA GORKA MOSO MADRILEN IZAN DIRA TEKNIKARIEN TOPAKETAN

08-01-2009

Andonik eta Gorkak topaketa batean parte hartu dute,  Se busca campeón ekimenaren kontzentrazio bat baliaturik. Denera Espainiako 60 teknikari elkartu dira.

Berria irakurri

ALDAPETAKO SEI JOKALARI MADRILEN EGIN DEN SE BUSCA CAMPEON JARDUNALDIAN

07-01-2009

Urtarrilaren 2tik 5era Madrilen elkartu dira behe mailetako Espainiako jokalari onenak. Aldapeta taldeko sei lagun joan dira Gipuzkoatik.

Berria irakurri

EMAITZA ONAK LORTU DITUZTE LIZARRAN LIGA NAZIONALAREN 2. JARDUNALDIAN (7-0 CASABLANCARI)(5-2 BENALMADENARI)

23-12-2008

Donostiako Universitarioko jokalariek emaitza bikainak erdietsi dituzte joan den asteburuan Lizarran: guztiz menderatu zuten Cadizko Casablanca (7-0) eta Malagako  Benalmadenari ere irabazi egin zioten (5-2). Emaitza horiekin sailkapenaren goiko postuetako lehian sartu dira.

Berria irakurri

UNIVERSITARIO TALDEAK LIZARRAN JOKATUKO DU LARUNBATEAN ETA IGANDEAN

18-12-2008

Asteburu honetan gure jokalariak Lizarrara joango dira Ligako 2. jardunaldian parte hartzera.
Zorterik onena opa diegu Iñigo Serranoren eta Rubén Berasateguiren jokalariei; ea irabazten duten eta titulua lortzeko itxaropenari eusten diogun. Animoak denentzat.

Berria irakurri

BEHE MAILETAKO ZIRKUITUA ALFAJARIN-EN (ARAGOI)

17-12-2008

Joan zen asteburuan jokatu zen Alfajarinen ( Zaragoza ) 15 urtepekoen txapelketa, behe mailetako zirkuitu nazionalekoa.
Aldapetak ordezkaritza zabala eraman zuen, denera 10 jokalari, eta benetan ondo jardun ziren.

Berria irakurri

ALDAPETA ZONAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA

16-12-2008

Miren Azcuek (Aldapeta taldean jokatzen ari da Gorka Mosoren esanetara) eskolarteko txapelketa irabazi zuen joan zen larunbatean Aldapeta kiroldegian; nesk-mutilek parte hartu zuten eskolarteko sustapen txapelketa honetan, Txomin buru duen taldeak jokalari gazteentzat antolatzen duen txapleketan, hain zuzen ere.
Argi geratu da hobera egin duela badmintoneko taldean entrenatzen hasi denetik, eta ia ziurra da 15 urtepekoen zirkuituko probetan parte hartuko duela bere lagunekin batera. 

Berria irakurri

GETAFE

15-12-2008

Berriro ere Aldapetako sei jokalari deitu ditu Getafen, urarrilaren 2tik 5era egingo den behe mailetako kontzentrazio nazioalera joan daitezen.

Berria irakurri

DONOSTIA UNIVERSITARIO TALDEAK ARRAKASTA LORTU DU BINEFARKO (ARAGOI) TRES ESTRELLAS TORNEOAN

25-11-2008

Joan den asteburuan Txapelketa Nazionalean (tres estrellas) parte hartu zuen taldeak, Binefarren (Aragoi). Jokalari on ugari aritu ziren bertan,
batzuk olinpikoak (Pablo Abian eta gure Joana Martinez), eta Nicolás Escartín ere bai, besteak beste; emaitza bikainak lo

Berria irakurri

HOSKIN ANAI-ARREBEK NAZIOARTEKO TORNEO BATEAN PARTE HARTUKO DUTE HOLANDAN

24-11-2008

Raquelek eta Lucas Hoskinek Holandako Youth Tournament Nazioarteko 32. Carlton-ean  (Hoensbroek) parte
hartuko dute abenduaren 28 eta 29an. Txikiak 13 urtepekoen kategorian jokatuko du  
eta handiak 17 urtepekoen kategorian. Emaitza onak lortzea eta ondo pasatzea opa dizuegu.
Informazio gehiago: www.bcvictoria.nl/iyt2008/index.htm

Berria irakurri

PALENTZIAN JOKATU DIREN BEHE KATEGORIETAKO LEHIAKETEI BURUZKO BERRIAK

17-11-2008

Azaroaren 15eko eta 16ko asteburuan jokatu ziren Palentzian Behe Mailetako Txapelketak ( 15 eta 17 urtepekoak ). 17 urtepekoan bi gipuzkoarrek parte hartu zuten (Donostiako Universitario) eta 15 urtepekoan zortzi lagunek (Aldapeta).

Berria irakurri

JARDUNALDI INTERESGARRIA "SE BUSCA CAMPEON" EGITASMOAN

10-11-2008

Joan den asteburuan beste jardunaldi bat izan da, Marianisten kiroldegian, eta jende askok parte hartu du.
Denera 50 kirolari inguru aritu dira, 1998 eta 2000 urteen artean jaioak.
Joko maila ona erakutsi dute, eta argi geratu da bamintonaren harrobiak ez duela arriskurik Donostian.

Berria irakurri

EMAITZA BIKAINAK LORTU DITIZTE CERDANYOLA DEL VALLES-EN

03-11-2008

Donostiako Universitarioko eta Aldapetako ordezkariek emaitza onak lortu dituzte Katalunian.

Berria irakurri

DONOSTIAKO UNIVERSITARIO KLUBAK FESBA-REN BATZARREKO ORDEZKARIEN BATZORDEAN PARTE HARTUKO DU

02-11-2008

Klubak onartu egin du hautagai zerrenda hau, eta datorren larunbatean Madrilen egingo diren hauteskunde orkorretan onespena emango zaio, non hautatuko baiten lehendakari berria. Horren guztiak erakusten du bide onetik doala badmintona Gipuzkoan, eta berriro hartu dugula Tomás Iruretagoyenak hasitako bidea (Gipuzkoako eta Euskadiko federazioen idazkaria izan zen eta partaidetza aktiboa izan zuen, urte askotan, ordezkarien batzrodean).  

Berria irakurri

"SE BUSCA CAMPEON" PROGRAMAREN BIGARREN KONTZENTRAZIOA

01-11-2008

Kontrol probak eta lehiaketa txiki bat egin ziren, jokalari gaztean dominen lehian aritzeko animatze aldera. Gipuzkoan kanpaina honen ardura duen Andoni Azurmendi jardun zen antolakuntza lanetan, Txomin Madinabeitia, Gorka Moso eta Nuria Morenoren laguntzarekin.

Berria irakurri

EMAITZA ONAK LORTU DITU DIEGO ERRANDONEAK EUROPAN

28-10-2008

Lausanne-n (Suitza) joaktu zen 19 urtepekoen europar zirkuituan emaitza ona eskuratu ondoren, Donostiako Unibertsitario klubeko Diego Errandoneak Eslovaquian jokatuko den torneorako izena eman du. Azaroaren 21ean eta 24an jokatuko da. Zorterik onena opa diogu jokalari gipuzkoarrari.   

Berria irakurri

BEHE KATEGORIETAN IZANGO DIREN HURRENGO PARTIDAK.- CERDANYOLA ETA PALENTZIA

27-10-2008

Datorren asteburuan behe kategorietako zirkuitu nazionalaren beste jardunaldi bat jokatuko da Cerdanyola del Valles-en (Katalunia), eta han izango dira hain emaitza onak lortzen ari diren gure ordezkariak.   Gorka, Andoni, Nuria, Txomin, Rubén eta Miniren jokalariak bi kategorietako onenen artean egotea espero dugu. Bide batez, gogoratu hutrrengo hitzordua Palentzian izango dela azaroaren 15eko asteburuan. Zorte on denei!

Berria irakurri

EMAITZA BIKAINAK BORDELEKO MAHATS-BILTZE TORNEOAN

27-10-2008

Aldapeta eta Universitario klubetako jokalariek partaidetza arrakastatsua izan dute Frantziako txapelketetako ohiko torneo honetan. Aitor Arraizak, Raquel Hoskin-ek eta Blanca Ibea-ek nork bere kategorian lorturiko garaipenak nabarmendu behar dira. Zorionak partaide denei eta haien entrnatzaileei.

Berria irakurri

2008/09 IKASTURTEAN ETORKIZUNEKO KIROLARI IZENDATU DIRENEN ZERRENDA

27-10-2008

Kirola gehiago sartu dira etorkizuneko kirolarien zerrendan. RAQUEL HOSKIN, BLANCA IBEAS eta IÑIGO RUBIO indartsu sartu dira zerrenda honetan, iazko ikasturtean emaitza bikainak lortu zituzten-eta (Espainiako Eskolarteko Txapelketan lehen postuetan, eta selekzio nazionalean jokatzeko hainbat aldiz deituak).

Berria irakurri

"SE BUSCA CAMPEON" JARDUNALDIA

20-10-2008

"Se Busca Campeón" proiektuaren barnean jardunaldi interesgarria burutu da, Andoni Azurmendik zuzendurik txikien entrenatzaile Gorka Mosoren laguntzarekin. 27 jokalarik parte hartu dute, eta jarraian jaso dugu zerrenda eta lortu dituzten emaitzak. Jardunaldi hauetatik aterako dira Gipuzkoak izango dituen ordezkariak federazio nazionalak antolatzen dituen ezohiko topaketetan.

Berria irakurri

'SE BUSCA CAMPEON' KONTZENTRAIOKO EMAITZAK

20-10-2008

Taldea 1
Aitor Alzugaray ( 1º )
Germán Beñarán ( 2º )

Aitana Alcalde ( 1ª )
Ane Abad ( 2ª )

Taldea 2
Mathew Wainwright ( 1º )   
Diego Tejada ( 2º )

Miren Azcue ( 1ª )
Lucía Serrat ( 2ª )

Berria irakurri

LURRALDE MAILAKO KONTZENTRAZIOA “SE BUSCA CAMPEON” PROIEKTUAREN BARNEAN

13-10-2008

Urriaren 18an, 15:30etatik aurrera,  Marianisten kiroldegian Euskal Herriko 2. Lurralde Kontzentrazioa egingo da Espainiako Badminton Federazioaren Se Busca Campeon  proiektuaren barnean.

Berria irakurri

GORKA MOSO, EUROPAKO BETERANOEN TXAPELKETAN EPAILE

07-10-2008

Berriz ere nazioarteko gure epailea Espainiako Federazioak deitua izan da, eta Punta Umbrian jokatu den Europako Beteranoen Txapelketan aritu da.

Berria irakurri

PUNTA UMBRIAN JOKATU DEN EUROPAKO BETERANOEN TAPELKETAN GIPUZKOAR BATEK PARTE HARTU DU

06-10-2008

Punta Umbrian jokatu den Europako Beteranoen Tapelketan gipuzkoar batek parte hartu du.

Berria irakurri

LIGA NAZIONALEKO EMAITZAK (ARJONILLA)

06-10-2008

Unibertsitateko taldeak Arjonillan hasi du liga (Jaen), han jokatu baita lehenengo jardunaldia; emaitza, ordea, ez da espero bezain ona izan, Granollers-en (Katalunia) aurka galdu egon dute-eta: 4-3. Beste partida erraz irabazi dute Totana-ren aurka (Murtzia) 5-2ko emaitzarekin.

Berria irakurri

BEHE KATEGORIETAKO TXAPELKETA

10-09-2008

Urteko lehenbiziko lehiaketarako izena emateko epea amaitu da, eta hainbat autonomi erkidegotako 70 jokalari baino gehiago ariko dira, hilaren 20an, behe mailetako zirkuitu nazionalaren lehen hitzorduan. Gipuzkoatik Aldapeta eta Universitario klubek parte hartuko dute, emaitza onak lortzeko asmoz, aurreko urteetan bezala.

Berria irakurri

ZORIONAK OLINPIAR JOKALARIENTZAT

10-09-2008

Gure lehen kirolari olinpikoa, Joana Martinez, zoriondu nahi dugu hemendik, Pekinen izan duen partaidetza onagatik; era berean, badmintonaren familia osatzen duten kide guztiak zoriondu nahi ditugu, olinpiar jokoetan parte hartzea posible egin dutelako. Gure eskerrik beroenak honako hauei: Jose Angel Otaegui, Iñaki Etxaniz, Javier Blanco, Txomin Madinabeitia, Tomás Iruretagoyena, Victor Vitoria, Manuel San Martín, Iñigo Serrano, Ruben Berasategui, Foro Aldundia, Kirolgi eta abar; horien laguntzarik gabe ezer egiterik ez genukeen izango. ESKERRIK ASKO DENEI.

Berria irakurri

LIGA NAZIONALA

10-09-2008

Kluben Liga Nazionala urriaren 4an hasiko da Arjonillan (Jaen); han izango dira Universitario Donostia/Kirolgi kklubeko partaideak, emaitza onak lortzeko gogoz, aurreko urteetan bezala.

Berria irakurri

YOANA MARTINEZ OLIMPIAR JOKOEN BIGARREN TXANDARA IGARO DA.

15-08-2008

Berria irakurri
 
Babesleak
 
 
© 2008 Factor Ideas, Agencia Interactiva